Udaletako lan baldintzak hemen erabakitzearen alde! Udalhitzeko eta udaletako mahai-negoziatzaileetan edukiak orain jarri ditzaten aldarrikatzeko!

Udal eremuan urte asko daramagu lan baldintzak hobetuko dituen akordio integralik gabe eta mahai gehienak ez daude martxan. Bitartean, aurreko urtean Udalhitzeko negoziazio mahaia martxan jarri zen eta orain dela 16 urte berritu gabeko lan-baldintzak adosteko aukera irekita dago. Alabaina, Udalhitzen negoziazioan urte eta erdi pasa den arren, oraindik orain EUDELek eduki eskasak jarri ditu mahai gainean eta orokorrean konkreziorik gabekoak dira. Udalhitzen kanpo dauden udaletan berdina gertatzen ari da.

Langileon aldarrikapenak mahai gainera ekarri bitartean, langileok argi daukagu abiatu dugun borrokarekin jarraitu behar dugula eta horregatik maiatzaren 14ean EAEko udaletxe guztietako langileak greba egin eta kalera aterako gara!