Gure herrian zerbitzu publikoak
euskalduntzeko beste urrats bat emateko eta euskaraz lan egin eta artatua izateko eskubideak bermatzeko, LABek mobilizatzen jarraituko du, eta jauzi kualitatiboak eman beharra azpimarratzen du. Zerbitzu publikoak euskalduntzeko berme legalak ezinbestekoak dira, eta, horretarako, euskal langileon aktibazio handiagoa beharrezkoa dugu.