
‼️ EUSKARALDIA
LAB-Gasteizko Udal eko atal sindikaletik Euskaraldira gehitzeko gonbidapena egiten dizuegu langile guztiei. Ariketa hau probestea aukera ona dela uste dugu Gasteizko Udalean aspaldidanik dauden inertziak aldatzen hasteko eta euskararekiko instituzioan dagoen ikuspegia iraultzeko. Halaber, 15 egun hauetan aurrera eramango diren ekintzei jarraipena emateko gonbidapena egiten dizuegu ere, adibidez, emailetan euskara lehenetsiz edota langileon artean lehenengo hitza euskaraz eginez.
Gogoratu euskaraz harremantzea eta lan egitea gure hautua eta gure eskubidea dela! ELKAR MUGITUZ EGINGO DUGU!