ADIMEN-DESGAITASUNAREN EPE

Prozesua amaituta


Udalak harrera egin die adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako LEPean plaza lortu duten 16 funtzionarioei

Maider Etxebarria Vitoria-Gasteizko alkatea buru izan da gaur goizean 2025ean egindako Lan Eskaintza Publikoa (LEP) gainditu ondoren Udaleko plantillan sartu diren eta desgaitasun intelektuala duten 16 funtzionarioei ongietorria emateko ekitaldian. Ekitaldi horretan izan dira senideak eta udalbatzako eta Funtzio Publikoaren Saileko ordezkariak ere.

Desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako zerbitzu-laguntzaileen lanpostuak betetzeko lan-eskaintza publikoaren deialdia.

Guztira 16 plaza eskaintzen dira % 33ko desgaitasun intelektuala egiaztatzen duten pertsonentzat.

Informazio guztia esteka honetan aurkituko duzue:

https://www.vitoria-gasteiz.org

Hemen ikus ditzakezu oinarriak irakurketa errazean

Gasteizko Udalak 16 plaza eskaintzen ditu % 33ko desgaitasun intelektuala edo handiagoa duten pertsonentzat. Lanpostua Zerbitzu Laguntzailea da.

Plaza bat lortzeko, baldintzak bete eta hautaprobetan parte hartu behar duzu. Euskaraz jakitea baloragarria izango da, baina ez ezinbesteko baldintza,

SAKATU HURRENGO BOTOIA: