
Euskal Herri osoan mobilizatuko da LAB M-1ean:
Bilbo: 12:30ean Zabalburutik
Donostia: 12:00etan Easo plazatik
Gasteiz: 12:00etan Bilbo plazatik
Iruñea: 12:00etan Gazteluko plazatik
Baiona: 11:00etan tren geltokitik
Tutera: 12:30ean Foruen plazatik
Maule: 11:00etan Kurutze Xuritik
✳Nazioarteko testuinguru geroz eta korapilatsuago honetan, Euskal Herriak ahalik eta burujabetza handiena lortzearen beharra aldarrikatuko dugu, bizitza erdigunean jarriko duen eredu sozioekonomikoa eraikitzeko.
Lantokietan, kalean eta instituzioetan burujabetzaren eta eraldaketa sozialaren alde presio egiteko konpromisoa berrituko dugu, hiru lehentasun ezarrita: zerbitzu publikoak garatzea, industria politika berria abian jartzea eta herritar guztiei gutxieneko diru-sarrerak bermatzea.
Mezu argia helaraziko diegu patronalari eta instituzioei: izan akordio interprofesional baten bidez, izan lege bidez, ez dugu etsiko gutxieneko soldata propio eta duina ezarri arte.